2010/11/23
IKT-keriak
Hementxe nabil buru makur garatuko ikastaro hau dela eta.... uf uf, hau da hau lan mordoa egin behar dena. Irakurtzen behintzat badugu aspertzeko gaina.
Gaia oso interesgarria da, hala ere topatu ditudan arazoak motibazio aldetik dira. 3 ikastetxetan nabil lanean eta hiruretan irakaslegoaren perfila zeharo ezberdina da. Donostian IKTak asko erabiltzen dira eta irakaslego askok egiten ditu bere materal propioa, oso motibaturik daude. Errenterian, hemen zer esan, Anai Handia daukagu goitikan begira eta ez digu ezertan usten. Udaletxeko informatikariaren krudeltasunaren menpe gaude eta berak ez duenez behar duen baino lan gehiagorik nahi, ahal dituen ostopo gehienak jartzen saiatzen da, horretarako zuzendaritza taldearen laguntasuna dauka. En fin, norbaitek zioen moduan, no comment. Zizurkilen berriz, egoera bitxia da, irakaslegoak badu interesa gauza berriak ikasteko baina duten erabiltzaile maila oso baxua da eta hau ostopo bat da. Gainera, beraiek ohitura propioak dituztenez naiz eta aplikazio berrieren bat erakutsi nahi izana ez diote jaramonik egiten. Bestalde IKT dinamizatzaileak duen formakuntzak somatu dudanez hainbat gabezi ditu.
Beraz ikuspegi hau dela eta ez naiz oso baikorra nire dinamizatzaile rolarekin
hurrengorarte!!
+%5B1600x1200%5D.jpg)

