2010/11/24

nuevos modelos de creación

blogak, internet 2.0, software librearen espiritua, arte expresio berriak, multimedia, smartphone aurreratuak (adib. iPhone), evernote, Spotify, youtube, gizarte-sareak sarean egonda edozein momentuan edozein ideia publikatu genezake, berdin du kalean oinez edo metroan, autobusean edo medikuaren itxaron gelan, edonork edozer konpartitu dezake edozeinekin. artisten mundua globalizatua da, libre gaude komerzializaio arrentetatik, gaur egun edozeinek grabatu dezake diska bat edo mundu guztiari zabaldu. Ideia bat idatzi genezake blog batean eta edozeinek bere iritsia eman dezake, edo ideia hori garatu, gaur egun artista ez da bere etxean gelditzen edozien lekutan azaldu dezake bere expresioa. Lana egiteko ohitura berriak sortu dira, gaur egun ez gaude fisikoki aurrez aurre egon beharrik lan talde batean funtzionatzeko. Sareen bidez gure ideiak konpartitu ditzakegu, besteei jakinarazi gure ideiak eta besteenak aberastu. A U R K E Z P E N A

2010/11/23

IKT-keriak

Hementxe nabil buru makur garatuko ikastaro hau dela eta.... uf uf, hau da hau lan mordoa egin behar dena. Irakurtzen behintzat badugu aspertzeko gaina. Gaia oso interesgarria da, hala ere topatu ditudan arazoak motibazio aldetik dira. 3 ikastetxetan nabil lanean eta hiruretan irakaslegoaren perfila zeharo ezberdina da. Donostian IKTak asko erabiltzen dira eta irakaslego askok egiten ditu bere materal propioa, oso motibaturik daude. Errenterian, hemen zer esan, Anai Handia daukagu goitikan begira eta ez digu ezertan usten. Udaletxeko informatikariaren krudeltasunaren menpe gaude eta berak ez duenez behar duen baino lan gehiagorik nahi, ahal dituen ostopo gehienak jartzen saiatzen da, horretarako zuzendaritza taldearen laguntasuna dauka. En fin, norbaitek zioen moduan, no comment. Zizurkilen berriz, egoera bitxia da, irakaslegoak badu interesa gauza berriak ikasteko baina duten erabiltzaile maila oso baxua da eta hau ostopo bat da. Gainera, beraiek ohitura propioak dituztenez naiz eta aplikazio berrieren bat erakutsi nahi izana ez diote jaramonik egiten. Bestalde IKT dinamizatzaileak duen formakuntzak somatu dudanez hainbat gabezi ditu. Beraz ikuspegi hau dela eta ez naiz oso baikorra nire dinamizatzaile rolarekin hurrengorarte!!